«Pascuala de Arrezubietari kale bat izateko ohorea kendu diote»

Javier Campo idazle algortarrak «Getxo en sus calles. Con nombre propio» liburua idatzi du. Bere bigarren lana da; aurretik, Portu Zaharreko ermitaren inguruan beste liburu bat idatzi zuen. Campok abegikor egin du berba Getxoko kaletegiaren gainean egin duen ikerketaz.